XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KONTZEPTUAK

JARDUERAREKIKO ERLAZIOA

BJAren KATEGORIA ESPEZIFIKOEN ARABERAKO SAILKAPENA

Biztanleriaren jarduera bere zabalera guztian besarkatzen du BJAak, jarduera laboral edo ekonomikoari esanahi berezi bat ematea erabakitzeko eragozpenik gabe.

Horregatixe, jarraian eskaintzen dugun bezala, biztanleriaren banaketa jarduerarekiko erlazioan, halaxe agertzen da hierarkizatua, non pertsona bakoitza bere gaur egungo egoerarekin ados dauden egoeretako lehenean sailkatzen baita.

Esate baterako, ikasketak egiten ari den eta gainera jarduera laboral normal bat duen pertsona, biztanleria jarduera laboraldun landun doia errubrikapean kokatuko da, eta ez jarduera ez-laboraletan landuna bezala, nahiz eta titulu hau ere badagokion bere gaur egungo egoerari.

Biztanleria jardueraduna

Ondasunak eta zerbitzuak produzitzeko jarduerak egiten dituen biztanleria, etxeko lanak egitera dedikatzen dena, ikasketak egiten ari dena eta soldaduzkan dagoena barnehartzen ditu.

Bi taldetan banatuko da:


- Biztanleria lan-jardueraduna.
- Biztanleria lanaz kanpoko jardueraduna
.

Biztanleria lan-jardueraduna

Lan egiten duten pertsonei dagokie.

Lana kontzeptuak adierazten du, ordainsari edo mozkinaren truke egindako jarduera oro, hau da, enplegatzaile/enplegatu erlazioaren testuinguruan ordaindutako lan oro edo lan independente oro.

Gerta daiteke, orobat, ordaindu gabeko, hots, dohainik egindako lan familiar bat izatea, berarekin bizi den pertsonaren granja, enpresa edo despatxu profesionalaren ustiapenean era zuzen batean laguntzen baldin badu.

Biztanleria lan-jardueradunaren sailkapena, funtsean, bere lana egitera astean dedikatzen dituen orduen funtzioan egiten da.

- Gainlanduna: enplegu jarraitu bat izanik inkestaren erreferentziako astean 45 ordu edo gehiago lan egiten duten pertsonak.

- Landun doia: gehienbatean enplegu jarraitu bat izanik astean 15 eta 44 ordu artean lan egiten duten pertsonak

- Azpilanduna: enplegu jarraitu bat izanik astean ohiki 15 ordu baino gutxiago lan egiten duten pertsonak.

- Landun marjinala: funtsean pertsona lanaz kanpoko jardueraduna izanik hiruhilekoan zehar jarduera marjinaletan, hala nola, famili laguntza, urtesasoiko enplegu edo inoizkako enpleguan, partaidetza guztiz txikia duten eta beste enplegurik bilatzen ez dutela aitortzen duten pertsonak barnehartzen ditu.